XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txisteak
Asintxio ehizera joan da.
Kartutxo guztiak erre dauz eta ez dau ezertxo ere bota.
Eskopetea lepoan dauala etxera dator eta erbi bat ikusi dau zuhaitz-eperdi baten belarri biak tente-tente dauzala.
Asintxiok
Tiro egin dau eta untzeak erbiaren belarri biak zuhaitzari josi deutsoz.
Holan harrapatu dau Asintxiok erbia bizi-bizirik.
-Izeko, zergaitik daukiez hegaztiak lumak?
-Lumarik barik oso itsusiak izango litzatekezalako.
-Eta orduan zergaitik ez dozuz ba zeuk ere lumak jazten?
Osagileak, kontsulta baten, esaten deutso gaixoari:
-Luzaro bizi gura badozu, ardaua baino ur gehiago edan behar dozu.
-Hori egiten badot laister hilgo naz, egunean bost litro ardau edaten dodaz eta.
Neskato batek arratsaldea aititaren baserrian pasatzen dau.
Etxerakoan esaten deutso amari:
-Nik ez nekian gaur arte txarrikumeak berba egiten ebenik.
-Nork esan deutsu hori?
Txarrikumeak ez dabe berbarik egiten.
-Baietz, ama!
Aitak loa hartzen dauanean bezelaxe berba egiten dabela!